Imajinatu zure burua ehunka urteko pagadien artean, gozamenerako prestatutako bidezidor harrigarrietan barna. Urrats bakoitzean natura bete-betean senti dezazun sortutako guneak dira EREMUA zein haren basoak. Balia ezazu aukera NAFARROA XTREMeko agertokian barna pedalei eragin edo korrika egiteko: btt eta trailerako paradisua dugu EREMUA.
300 kilometrotan banatutako 22 ibilbideek askotariko paisaia eta sentsazioak eskaintzen dituzte, eta maila guztietarako moduko zailtasun ugari ere bai. Deskargatu hemen track-ak. Ederki pasako duzu!
Esteribarko bailarak era guztietako zerbitzuak ditu eskura, egin beharreko ibilbideak hautatzeaz soilik ardura zaitezen. Zerbitzuok erabiltzea gomendatzen dizuegu, izan ere, zuen babesaz, EREMUA BTT eta TRAIL guneak aurrera darrai.